Teknologiak gure gizartea irauli du, milioika pertsonak konektatzeko, ikasteko, lan egiteko, elkarri eragiteko, jolasteko, konektatzeko... modu berriak sortuz. Medikuntzan, hezkuntzan, finantzetan eta komunikabideetan izandako iraultzek gure bizitzak hobetzen lagundu dute, eta mundu osoko pertsonak elkarrengana hurbildu dituzte.
Hala ere, garapen teknologiko horren nahi gabeko eta ustekabeko ondorioak ere nabariagoak bihurtu dira. Etorkizunean aurrerapen eraldatzaileagoak izango dira eta mundu osoan 2.000 milioi pertsona baino gehiago Interneterako sarbiderik gabe; beraz, gure gaitasuna garatu behar dugu inpaktu sozialeko arloetan teknologiak duen ahalmena aprobetxatzeko, aldi berean aurrerapen teknologikoek eragindako kalteei aurrea hartu eta horiek konpontzen saiatuz.
Ashokak eta BBK-k antolatuta, BBK Tech for Humanity Summit topagune globala da, abangoardiako ideiak elkarrekin lotzeko eta teknologia pertsona guztientzako onuragarri izango den etorkizuna eraikitzen ari diren ekintzaile sozial eta berritzaileen ekosistema global eta bizkaitarra biltzeko. Martxoaren 11tik 13ra, Bilbo izango da topaketaren erdigunea. Estatuko eta nazioarteko aldaketa-eragileak konektatuko ditugu, eta aliantzak sortuko ditugu gizarte-ekintzaileen, lider korporatiboen, enpresen eta filantropoen artean, teknologiak gizateriarentzat lan egingo duen etorkizunerako ideia berriak proposatzeko.
Hasiera emateko ekitaldia
Guggenheim museoaren argazkia
Martxoak 11
Irekiera-ekitaldiak Tech for Humanityren esparruan munduko gizarte-ekintzaile nagusietako batzuk goraipatu eta erakutsiko ditu, teknologoak, gizarte-ekintzaileak, aldaketa-eragile akademikoak, filantropoak, ordezkari politikoak eta kazetariak Izango direlarik entzuleak. Livestream bidez egongo da eskuragarri online entzuleentzat.
Saio pribatuak
BBK Kuna
Martxoak 12 eta 13
Summiteko saio pribatuek adimen artifizialaren, demokraziaren eta gizarte-eragin edo inpaktu sozialerako teknologiaren arloko erronka eta aukera nagusiei buruzko ideiak konektatzera eta trukatzera gonbidatuko dituzte parte-hartzaileak.