inspire EUS

Konponbideak eta horien atzean dauden aldaketa-eragileak nabarmenduz, entzuleria berriak inspiratzeko, informatzeko eta dinamizatzeko. 

connect EUS

Helburuak partekatzen dituzten  pertsona berritzaileen eta erabakiak hartzen dituzten liderren arteko sare sendoak ehunduz, teknologiak gizarte osoari mesede egin diezaion.

shift EUS

Norbanakoek eta erakundeek etorkizun erabat berria ikus dezaten eta etorkizun hori eraikitzeko lan egin dezaten erraztuz.

Guggenheim interior atrio

Guggenheim museoa Bilbao

Nerbioi ibaiaren ondoan eraikia, Guggenheim museoa Frank Gehryk diseinatutako arkitektura garaikidearen maisulan enblematikoa da. 1997an inauguratu zen, eta titanioz estalitako bere egitura berezia Bilboko kulturaren suspertzearen sinbolo bihurtu da. Arte moderno eta garaikidearen bilduma ikusgarria du.

BBK Kuna building interior

BBK Kuna

BBK Kuna, GJHen Etxea, gizarte-berrikuntzarako gune bat da, eta Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) lotutako hainbat eragilek parte hartzen dute bertan, etorkizuneko erronkei erantzungo dieten era askotako irtenbideak eskaintzeko Bizkaiko gizarteari. GJHen Etxeak proiektu berritzaileak sustatzen ditu Bilbo Zaharraren bihotzetik, hainbat erronkari irtenbideak emateko, adibidez, iraultza teknologikoari, bizitza-luzera berriari, klima-aldaketari, hirien eraldaketari, edo migrazioari.

Ashoka logo

Ashoka fundazioa munduko gizarte-ekintzaileen sare handiena da, 97 herrialdetan ia 4.000 gizarte-ekintzaile baititu. Ashokak gizarte-berrikuntzako liderrak identifikatu, konektatu eta laguntzen ditu. Helburua da pertsona guztiak jabetu daitezela mundua hobetzeko duten ahalmenaz, eta hori erabil dezatela. 

Erakundea aitzindaria izan zen gizarte-ekintzailetzaren arloan, eta “gizarte-ekintzaile” eta “changemaker” terminoak ezarri zituen. Gizarte zibileko erakunde nagusietako bat da. Ashoka Gizarte Ekintzaileek (Ashoka Fellows) milioika lagunen bizitza hobetu dute. Bakearen Nobel Saria irabazi dute, finantza mugikorrak eta telemedikuntza bezalako berrikuntza iraultzaileen mundu mailako hedapena erraztuz, herritarrek bultzatutako munduko lehen entziklopedia eraikiz (Wikipedia), justizia algoritmikoan aurrerapenak lortuz, elkarlaneko ekonomiaren funtsezko ardatzak ezarriz, Internet irekia gobernatzeko tratatu edo itun nazionalak defendatuz, eta askoz gehiago.

bbk logo

BBK-k Bizkaiaren eta bertako herritarren garapen ekonomikoan eta gizarte-kohesioan laguntzeko lan egiten du. BBK-k pertsona, talde eta erakundeekin lan egiten du, eta horien balioak eta helburuak partekatzen ditu. Sormena eta berrikuntza aukeratzen ditu proiektu guztiak hornitzeko eragile gisa, eta sareko lanaren eta beste eragile publiko eta pribatu batzuekiko lankidetzaren alde egiten du. BBK-k lehentasuna ematen dio egungo gizarte- eta ingurumen-beharrizanei erantzungo dien garapen jasangarriari, gizarte-inpaktu garrantzitsu eta punta-puntakoaren bitartez. Euskadiko eta Espainiako Gizarte Ekintza garrantzitsuenetako bat da.